Maitasuna, amatasuna eta zaintza oholtza gainean jartzen dituen tragikomedia da 'Zorretan'. Hika Teatroak bere 35. urteurrena ospatzen du Agurtzane Intxaurragak zuzendutako lan honekin. Umorea eta gordintasuna uztartzen dira aldi berean dibertigarria eta hunkigarria den istorio honetan.