TODO LO POSIBLE
Todo lo posible

Todo Lo Posible zirku garaikidearen ikuskizuna da, eta artistek arrakastarekin, onespenaren beharrarekin, inbidiekin, maitasunarekin eta txaloekin duten harremana erakusten du. Malabareen, magia eszenikoaren, zuzeneko musikaren, soinuaren, argiztapenaren eta bideo-proiekzioen bidez komunikatu nahi du ikuskizun honek.

Artistek aretoaren aukerak eta teknika ahalik eta gehien ustiatu dituzte horizonte berriekin, hala nola objektuen lebitazioarekin edo zuzeneko grabazio eta emisioarekin. Malabare zehatzez, koreografia perfektuz, integrazio tekniko eta eszenografikoz osatutako ikuskizuna da hau. Erokeria al da mundu guztiari gustatu nahi izatea? Muga bat da? Motor bat? Zer da arrakasta zuretzat?

Informazio gehiago: Compañía de Circo Nueveuno.

Sorkuntza eta interpretazioa: Jorge Silvestre, Nico Nale, Fernando Santaolalla, Miguel Frutos. Jatorrizko ideia eta zuzendaritza artistikoa: Jorge Silvestre. Dramaturgia eta eszenaratze laguntza: Laura Presa Fox, Fernando Gallego (La Rueda Teatro Social). Jatorrizko musika konposizioa: Vaz Oliver. Argiztapen diseinua: Carlos Marcos. Eszenografiaren eta jantzien diseinua: Vanessa Actif. Jantzien laguntzailea: Sandra Espinosa. Koreografia: Miguel Frutos, Jorge Silvestre. Ikerketa magikoa: Fernando Santaolalla, Miguel Muñoz. Soinu diseinua: Manuel Solís. Proiekzio diseinua: Jorge Silvestre. Ikus-entzunezkoak: MadVideo. Argazkia: Gaby Merz. Eszenografiaren eraikuntza: Readest, Sergio Torres, Compañía de Circo Nueveuno. Irisgarritasunaren diseinua: Palmyra Teatro / David Ojeda. Ekoizpena: Compañía de Circo Nueveuno.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic