Luis Fabra eta Danny Boy-Riveraren umorezko ikuskizuna da Mochila al pasado. Historia eta umorea uztartzen dituen izen bereko podcastaren sortzaileek oholtzara hainbat pasadizo historiko dakarzkite, eta honela azaldu dute ikuskizun honen asmoa: "Ikusleak gizakien zentzugabekeria leloenekin barrez lehertaraztea. Inozoa zarela uste baduzu, antzinakoak askoz gehiago izan zirela jakiteak animatuko zaitu".