INTERVIEW: UREZ ETA HONDARREZ
Interview: Urez eta hondarrez

Telmo Iruretak zuzendutako De agua y arena film laburrean oinarritutako muntaia.

Hona hemen nola aurkezten duen emanaldia Mireia Gabilondok (Tentazioa):

"Amak, Isabel Uriak, idatzi zion eskutitz eder batetik abiatuta, gure Telmo Irureta maiteak De agua y arena izeneko film labur ederra zuzendu eta ekoitzi du. Garuneko paralisiaz hitz egiten du, nola eta noiz etorri zitzaion, familiak nola hartu zuen, eta berak nola egokitu behar izan duen inork imajinatzen ez zuen ?beste bizitza? horretara.

Tentazioan film laburra ikusi genuen eta gustatu egin zitzaigun. Horrenbeste gustatu ere, gehiago jakin nahi izan genuela. Horregatik proposatu genion Telmori zuzeneko formatu ezohiko eta berezi bat ekoiztea Dorleta Urretabizkaiarekin batera, zeinetan, laburra ikusi ondoren ikusleek ere parte hartuko baitzuten Interview baten bitartez eta ?elkarrizketatzaile? hurbil eta konplize baten laguntzaz, protagonistari buruz gehiago jakiteko. Esan gabe geratu zitzaizkion gauza horiek guztiak konta diezazkigun, baita prozesua nolakoa izan den eta zer zailtasun eta poz ekarri dizkion ere. Eta berari buruz hitz egin diezagun, horixe baita gustatzen zaiguna. Orduak eta orduak emango genituzkeelako Telmori entzuten, hura sentitzen, bere barreaz eta umoreaz kutsatzen... azken batean, bizitza berak bizi duen bezala bizitzen ikasten.

Eskerrik asko, Telmo!"

Antzezleak: Telmo Irureta, Dorleta Urretabizkaia. Egileak: Telmo Irureta, Mireia Gabilondo. Zuzendaritza: Mireia Gabilondo. Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués. Argiztapen diseinua: Daniel Bernues. Jantzitegia: Ana Turrillas. Administrazioa: Maite Gorrotxategi. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Ekoizpena: Paola Eguibar. Banaketa: Portal 71.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic