'Inmaduros' 50 urtetik gorako bi laguni buruzko komedia dibertigarria da. Guztiz desberdinak dira bi lagunak, baina badute zerbait komunean: heldugabeak dira oso. Carlos Sobera, Angel Pardo, Elisa Matilla, Lara Dibildos, Silvia Vacas eta Arianna Aragónek taularatuko dute umore onez betetako istorio hau.