FUE ABRIL. PEQUEÑO HOMENAJE A UNA ACTRIZ
2021ean hil zen Rosa Martinez Alcocer aktoreari egindako omenaldi eszenikoa da 'Fue en abril. Pequeño homenaje a una actriz'. Bere heriotzak ibilbide emankor eta arrakastatsua zapuztu zuen, Geroa konpainiaren bitartez hasi zena 'Doña Elvira, imagínate Euskadi' eta 'Muerte accidental de un anarquista' lanetan, besteak beste. Hasiera haietan Paco Obregon aktore durangarra izan zuen mentore, eta hark idatzi eta zuzendu du antzezlan hau.