Inoiz gertatu gabeko topaketa? baina gertatu behar zuena.
Bi erregina, bi erreinu? Tronua eskuratzeko borroka. Inoiz existitu ez zen irudimenezko topaketa. Atzeratutako heriotza-epaia. Boterearen feminitatea eta maskulinitatea, bi emakume antologikoren eskutik: Elisabet I.a Ingalaterrakoa eta Maria Estuardo Eskoziako erregina.
Bi emakume borrokalari eta bide urratzaile. Bata bestearen mende zeuden bi emakume? Pieza bizi honek ez dio atsedenik emango publikoari, Pepe Cibriánek idatzitako testu paregabearekin, zeinak, maisuki, bizia hartuko baitu Nacho Guerrerosen eta Nicolás Pérez Costaren arteko aktore-duelu honetan. Pasioa, intrigak, samurtasuna, emozioa, egiak, intentsitatea? antzerkia bete-betean.
Informazio gehiago: El Tío Caracoles.
Egilea: Pepe Cibrián. Zuzendaritza: Nicolás Pérez Costa. Antzezleak: Nacho Guerreros, Nicolás Pérez Costa. Espazio eszenikoa: IFAM. Argiztapenaren diseinua: Nicolás Pérez Costa. Jantzien diseinua: Rubén Díaz. Ileapainketa eta makillajea: Patricia Yepes. Zuzendari laguntzailea: Bryan Huallamares. Ekoizpen exekutiboa eta ekoizpen zuzendaritza: Producciones Rokamboleskas, El Tío Caracoles. Prentsa: María Díaz. Argazkiak: José Ángel Fernández Córdoba. Banaketa: Montse Lozano. Ekoizpena: IFAM, Producciones Rokamboleskas, El Tío Caracoles.