Divinas Palabras lanean, Atalayak XX. mendeko antzezlan bikaina taularatuko du berriro ere, hainbat kritikari literarioren arabera gaztelaniaz idatzitako obra dramatikorik onena.
Gai nagusiak zikoizkeria, lizunkeria eta heriotza dira, Valle-Inclánek inork ez bezala deskribatu zituenak, eta krudelkeria izugarriz ?baina baita ukitu groteskoekin ere? erakusten du herrixka bateko sakristau baten familian gorpuztutako giza miseria, gure hurbileko errealitatera estrapolatu daitekeena. Valle-Inclánek hizkuntza poetiko eta sinbolikoa darabil, eta bere pertsonaiak gainbehera moral eta sozialaren adierazgarri dira.
Atalayak oso kutsu garaikidea eman dio, eta eszenografia- eta argi-diseinu indartsu baten aldeko apustua egin du. Energia, irudiak, kantua eta koralitatea oso presente daude.
Magia erruz izango da.
Antzezleak: Silvia Garzón, Raúl Vera, María Sanz, Enmanuel García, Pedro Callealta, Laura Krivakova, Raúl Lledó, Ana Baraza. Zuzendaria, egokitzapena eta espazio eszenikoa: Ricardo Iniesta. Zuzendari laguntzailea: Juana Casado. Zuzendari laguntzailea: Mela Servent. Jantziak: Carmen de Giles, Flores de Giles. Ile-apainketa: Manolo Cortés. Musika zuzendaria eta konpositorea: Luis Navarro. Ahotsa eta koroak: Lidia Mauduit. Koreografia: Lucía You, Juana Casado. Ahots lanketarako laguntza: Marga Reyes. Eszenografiaren sorkuntza: Ana Arteaga & Viñas. Atrezzoa: Quique Ruíz. Soinu espazioa eta edizioa: Emilio Morales. Argien diseinua: Alejandro Conesa. Bideoa: Félix Vázquez. Argazkia: Curro Casillas, José Luis Navarro, Félix Vázquez, Diego Miranda. Gerentea: Rocío de los Reyes. Banaketa: Victoria Villalta. Ekoizpena: Macarena Gutiérrez, Jesu Rivas. Komunikazioa eta irudia: Carmen Valiente. Banaketa eta nazioarteko proiektuak: Rocío González.