CORAZA ABIERTA
Coraza abierta

Japonian Kintsugi izeneko milaka urteko arte bat existitzen da. Zeramikazko pieza bat apurtzen denean, erretxinaz eta urre hautsez konpontzen da, eta, horrela, pieza bakan bihurtzen da, estetika berria eta balio berria hartu dituena. Orbainak eder bihurtzen dira konponketa eta transformazio prozesuari esker.

Gizakiak alderantziz jokatzen du, eta sarritan, ez sufritzeko, bere orbainak erakustea saihesten du, koraza baten atzean ezkutatuz. Ikuskizun honek Kintsukoroi bat izan nahi du, norbanakoaren sufrimenduak eta akatsak besarkatu, onartu eta edertzeko.

Coraza Abierta erresilientziari eta borondateari buruzko hausnarketa bat da. Barrura begiratzeko bultzada, norberaren orbain emozionalak eta fisikoak definitzeko bultzada, hazten eta eboluzionatzen jarraitzeko.Gorputza eta hitza elkartzen dituen pieza. Dramaturgia berriak eraikitzearen alde apustu eginez, hainbat diziplina eszenikotan oinarrituta, esaterako, musika, poesia bisuala, mugimendua eta performancea, zirkuko diziplina hauekin: kristalezko botilen gaineko oreka, Cyr gurpila, airetiko prisma, aizto jaurtiketa, fakirismoa...

Ideia orijinala, sorkuntza, dramaturgia eta interpretazioa: Marilén Ribot. Coreografía circense: Marilén Ribot. Mirada externa: Firenza Guidi, Ana Arroyo, Andrea Cruz, Matías Marré. Asistencia dramatúrgica y técnica de luces en gira: Marina Collado. Soinu teknikaria jiran: Marina Bril. Testuak: Marilén Ribot, Marina Collado. Asistencia de movimiento: Andrea Cruz, Ana Arroyo. Composición Musical: Joana Gomila, Laia Vallès. Argiztapena: Pep Pérez. Espazio eszenikoa : Marilén Ribot. Construcción de mecanismos: Xisco Perelló. Eszenografia: Llorenç Miquel. Rigging teknikaria: Matías Marré. Jantziak: Ruth Delgado, Marilén Ribot. Bideoa: Pau Caracuel. Argazkiak: Mateu Pascual, Verónica Huerta. Banaketa: Avelina Amigó - Gala Producciones. Ekoizpen exekutiboa: Maria Magdalena Vives.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic