CARMEN, NADA DE NADIE
Carmen, nada de nadie

Carmen Díez de Riveraren bizitza hain izan zen aparta, ezen paralelismoak baititu Antigona edo Ariadna eta antzeko tragedia greziarrekin. Familia-egoera gorabeheratsu batean jaioa, Espainiako goi-aristokraziaren altzoan, klase-pribilegioei uko egin zien, eta Espainian emakume batek inoiz bete gabeko postua lortu zuen: Gobernuko Presidentearen Kabineteko burua.

Espainiako historiako aldi konplexu eta bizienetako batean lortu ere: trantsizioan. Sarri bakarrik, guztiaren eta guztien aurka borrokatu zen. Borondate sendo baten eta begirada argi baten jabe, beti izan zuen bere herrialdea demokraziarantz gidatzeko asmoa. Betebehar publiko horretan jarritako indarrak eta adoreak talka egingo dute bere tristurarekin eta barne-bakea aurkitzeko bere gaitasun ezarekin, izan ere, bake hori nerabezarotik hautsia zeukan, familia-sekretu batek sortutako oinazea zela eta.

Eszenatokian, Carmenek bere ibilbide politiko bizi eta desafiatzailearen une gorenak aletuko ditu, bere zoritxarra eta izaera markatu zuten gertaera intimoak gogoratzen dituen bitartean. Bere oroimenetik eta gure begien aurretik pasatuko dira Espainiako historiako pertsonaiarik nabarmenenetako batzuk.

Informazio gehiago: Teatro Español.

Ekoizpena: Tablas y más Tablas, Teatro Español. Zuzendaritza: Fernando Soto. Antzezleak: Beatriz Argüello, Oriol Tarrasón, Ana Fernández, Victor Massan. Dramaturgia: Francisco M. Justo Tallón, Miguel Pérez García. Ekoizpen exekutiboa: Esther Bravo. Argiztapenaren diseinua: Juanjo Llorens. Eszenografiaren diseinua: Beatriz Sanjuan. Jantzien diseinua: Paola de Diego. Zuzendari laguntzailea: Sara Illán. Argazkia eta kartelaren diseinua: Sergio Parra. Diseinu grafikoa: Nerea García Pascual. Komunikazioa eta prentsa: Nico Garcia. Banaketa: Fran Ávila.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic