TWANGUERO + LOS VELETAS + ANDER ZUBILLAGA
Twanguero + Los Veletas + Ander Zubillaga

Naturan bertan grabatutako azken album akustikoaren ondoren, El Twanguero bandarekin itzuli da agertokietara, Pachuco eta Electric Sunset aurreko lanen ildoari jarraituz, baina oraingoan soinu elektrikoekin. Beti bere sustrai instrumentalei leial, kontzeptu nagusi batean inspiratutako proiektu berri bat aurkezten du: Panamerika.

Panamerika da bere inspirazioaren iturri etengabea, eta orain Amerikako kontinente osoa hartzen duten musika sorkuntzen eta esperimentazioen bidez, lurralde honi gorazarre bihurtzen da. Bitxia bada ere, Panamerika da pandemia baino lehentxeago eskuratu zuen ontziaren izena. Konfinamenduan diskoko musikaren zati handi bat bertan konposatu zuen.

Los Veletas pandemia osteko garaian hasi zen talde donostiarra da. Urtebete baino gehiago hardcorea jotzen eman ondoren, haizeak norabidea aldatu zuen eta hirurogei hamarkadako doinu etaerritmoetan murgildu ziren. Orduantxe sortu zen Los Veletas. Imanol Samper (ahotsa), DavidMartín (bateria) eta Iñaki Ilzarbe (gitarra eta koroak) hirukoteari Denis Agote (baxua) eta IñakiCasado (teklatua) gehitu zaizkio.Los Bravos, Los Diablos, Allah Las, Don Fardon, Mystic Braves eta sixties soinudun eta psikodelia-ukitua duten askoz banda gehiagok inspiratu dituzte musika-konposizioetan.

Ander Zubillaga gitarrista Tolosarra da, Euskal Herriko talde askotako partaide izan dena (Governors, Xabi Solano, Izaro, Huntza, Postal Kolekzionistak, Txaston Dixieband, Mikel Moreno, Iker Lauroba?). Bere bigarren semea jaio ondoren erabaki zuen lehen singlea ateratzea (Elur) eta baita proiektua martxan jartzea ere. Fingerstyle estiloa du ardatz eta bluesa, countrya eta rocka uztartzea gustatzen zaizkio. Bere influentzien artean, Joe Bonamassa, Chet Atkins, El Twanguero edo Tommy Emmanuel bezalako gitarristek influentzia handia izan dute jotzeko moduan eta baita abestiak sortzerako garaian ere.

Kontzertuaren aurretik, topaketa egongo da musikariarekin (matrikulazioa irailaren 16an aktibatuko da, arratsaldeko 16:00etan).






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic