Olatz Salvador jauzi mortala egiten ausartu da ‘Zainak eman’ bere hirugarren albumean. Abeslari donostiarrak estereotipoak baztertu ditu eta, ausart, gogoeta eta gozamena uztartu ditu pop kantu berriak garaikidetasunez jantziz, moldaketa sintetikoak txertatzeko beldurrik gabe.