Miss Caffeina egungo indie eszenako talderik interesgarrienetakoa dugu. Kritikarien arreta erakarri zuen 2005ean Madrilen sortu zenetik, popa eta elektronika uztartzen zituen soinuaz. Alberto Jimenez (ahotsa), Sergio Sastre (gitarra eta koroak), Álvaro Navarro (gitarra) eta Antonio Poza (baxua) taldeko lau kideek bizirik eusten diote proiektuaren espirituari. Taldeak lau EP ekoitzi eta argitaratu zituen 2009ra arte: 'Destrucción Creativa', 'En Marte', 'Carrusel' y 'Magnética'. Beste bi Lp etorri ziren segidan: 'Imposibilidad del fenómeno' eta 'De polvo y flores', baina 'Detroit' (2016, Warner) lan luzeak eman zien ospea. Musika jaialdi nagusietako karteletan ageri ohi dira, zuzeneko indartsu eta distiratsua eskainiz. 'Oh Long Johnson' (2019) da bere lan berriena.