Kantari katalanak aurreiritzi eta tabuak urratzera ohituak ditu bere jarraitzaileak, taula gainean zein bizitza pribatuan. Bera da egungo flamenkoaren erakusgarri nagusietako bat, alegriak eta buleriak kantatuz, Sabina gonbidatuz nahiz sonetoak edo askatasunaren aldeko poemak errezitatuz.