LUX TRIO
Lux Trio

Myra Melford (pianoa), Allison Miller (bateria eta perkusioa), Nick Duston (kontrabaxua)

Lux Quartetek ?Myra Melford pianistak eta Allison Miller bateria-jotzaileak zuzendua? harrotasun handiz aurkezten du bere debut eponimoa: Dayna Stephensekin (saxoak) eta Scott Colleyrekin (baxua) egindako musika-topaketa bikaina. Programak lau taldekideen konposizio originalak aurkezten ditu: gai filosofiko eta espiritualak jazzaren bidez aztertzen dituzten kantuak. Lux Quartet izenak argiak Lurreko bizitzaren aniztasunean jokatzen duen papera du inspirazio-iturri, eguzkiaren izpien bizitasunetik hasi eta ozeano sakonenetako izakien bioluminiszentziaraino; hots, bandak esploratu nahi dituen altueren eta sakoneren erreferentzia iradokitzailea. Melforden ustez, musikarien konbinazio horren ondoriozko soinua da «txinparta bat ardagaira jaurtitzea bezalakoa: dena sugar bihurtzen da berehala». The Big Takeover-en arabera, ?Tomorrowlandek estandar berri bat ezartzen du XXI. mendeko free jazzerako eta post-boperako?. Oraingoan hirukote gisa emango dute kontzertua.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic