JANUS LESTER
Janus Lester

Jokin Pinatxok librepentsalariaren ezaugarri guztiak biltzen ditu: sortzailea, dibertigarria, anbizio handikoa arlo artistikoan, lasaia eta atsegina arlo pertsonalean. Beratik iritsi zaigu (Euskal Herrian musikari gehien dituen herria metro karratuko) ahots ezohiko eta bereziarekin, eta erritmo sinkopatuen amalgama batekin, arima beltza, elektronika edo funka dariena, 80ko edo 90eko hamarkadako dantzaren oinordeko baina moldaketa erabat original eta garaikideekin.

Janus Lester banda ikusgarria da. Jokini berari gehitu zaizkio Garazi Esnaola (teklatua), Mattin Arbelaitz (bateria), Julen Suarez (tronpeta), Andoni Arriola (tronboia), Ane Bastida (baxua) eta Javier Echarri (gitarra).

Janus Lesterrek udazkenean kaleratuko duen disko berria aurkeztuko du.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic