Terry Chambers (bateria), Steve Hampton (ahotsa, gitarra), Terry Lines (baxua, ahotsa)
Ia lau hamarkadatan XTC ezin izan da agertokietan gozatu. Baina, orain, egunen batean horren irrikan egondako askok ikusi ahal izango dute amets hori errealitate bihurtua. Terry Chambers XTCko bateria ospetsua errepidera itzuli da XTC mitikoaren oinordeko bere EXTC bandarekin.
Post-punkaren eztandatik eta 70eko hamarkadaren amaieran sortutako olatu berritik sortu zen XTC, eta arrakasta handia izan zuen, The Police eta Talking Heads bezalako taldeekin biran. Talde britainiar honek ospe handia lortu zuten Ipar Amerikan eta Japonian ere. Zoritxarrez, jarraitzaile leialen legioak linboan geratu ziren, 1982an XTCk birak egiteari utzi zionean; bestetik, 2000ra arte estudioko diskoak bakarrik grabatu zituen.
2017an Australiatik Erresuma Batura itzuli zen Terry Chambers, eta Colin Mouldingekin elkartu zen berriz ere, TC&I izeneko proiektua osatzeko. Horrela, argi ikusi zuen Terryk zuzenekoetan berriro aritzeko premia zuela, eta beraz EXTC sortu zuen 2019ko hasieran. Pandemiak atzeratu egin zuen taldearen lehen bira, baina, 2021ean, Erresuma Batuan ekin zioten birari berriro; sarrerak agortu egin ziren kontzertu guztietan. Ondoren, biran jardun zuten Estatu Batuetan, Kanadan eta Japonian.
2025ean eta 2026an EXTCk bira luze bati ekingo dio mundu osoan zehar, 2025eko apirilaren 4an, ostirala, kaleratuko duen zuzeneko album berriarekin. Gainera, taldeak material zeharo berria lantzen jarraituko du, oraingo kideekin: Terry Cambersekin batera, Steve Hampton ahots nagusi gisa eta gitarran (Joe Jackson, The Vapors, Dead Crow Road) eta Terry Lines baxuan eta koruetan (The Rams, Dead Crow Road).