Iritsi da Esti Markezen bakarkako lehen diskoa, Hitzekin Jolasean (Autoekoizpena, 2022). Musika guztia berak sortua da, baita letra gehienak ere. Pop-rock doinuak izango dira nagusi, estilo anitzekin jolasean ibiliko bada ere. Bere gaztetasuna, freskotasuna eta ahots bereizgarria, ibilbide musikal handiko beste musikari batzuen esperientzia eta profesionaltasunarekin batera uztartuz, emango dio hasiera ibilbide berriari. Zuzenekoetan Dánae Riaño, Iker Lauroba eta Josu Erviti izango ditu lagun.