Eko izaki magikoa da, eta musikaren eta kantuaren bidez aurre egingo die itsasoari eragiten dioten arriskuei. Publikoarekin eta gure musikariekin batera, kutsaduraren, itsas ekosistema betetzen duten plastikoen eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzen ikasiko du, arazoak eta horiek izan ditzaketen konponbideak azalduz. Umorean murgildurik, kantua, gorputz-perkusioa eta talde-lanaz baliatuz, itsasoari laguntzen eta naturarekin harmonian bizitzen ikasiko dugu.
Soinuak Haizean 2019an sortu zuten Bilbon ezarri berri ziren musikari profesionalek, hamabost urtez Europako hainbat herrialdetan lanean aritu ondoren. Sortu zenetik, diziplina anitzeko ikuskizunen ekoizpenean, musikaren eta kulturaren dibulgazioan eta musika klasiko eta tradizionalerako publiko berrien sorkuntzan zentratu da konpainia.
Zuzendaria: Pablo de Luna