CHICUELO - MARCO MEZQUIDA + PACO DE LUCÍA LEGACY
Chicuelo - Marco Mezquida + Paco de Lucía Legacy
Chicuelo - Marco Mezquida: Del alma

Marco Mezquida (pianoa), Juan Gómez "Chicuelo" (gitarra), Paco de Mode (perkusioa)

Bi musikari itzelek, benetako izarrak bakoitza bere aldetik, 2016an ezagutu zuten elkar, eta konexio sakona sentitu zuten; bat-bateko ?maitemin? artistikoa antzeko bi arima musikalen artean (Mezquida Jazzetik eta musika klasikotik, eta Chicuelo flamenkotik). Oreka bikaina iragartzen zuen elkarraldi haren ondorioz, disko zoragarrien trilogia bat dugu gaur egun, zeinarekin konkistatu dituzten mundu osoko entzuleak eta agertokiak, Paco de Moderekin perkusioan, metal eta zurekin. Beren lehen lana, Conexión (2017), egin eta bi urtera, No hay dos sin tres (2019) iritsi zen, sakonagoa eta helduagoa, eta hirugarren album bat iragartzen zuen, Del alma (2024), bi musikariak bizi diren leku zintzo eta pertsonal horretara eramaten gaituena.

Juan Gómez ?Chicuelo? flamenkoaren egungo panoramako gitarrista garrantzitsuenetako bat da eta, aldi berean, azken belaunaldietako konpositore emankor eta interesgarrienetako bat. Cornellà de Llobregaten hasi zen, 12 urte zituela, Casimiro González gitarrista eta luthierrarekin. Harrezkero, Chicuelo etenik gabe aritu da sorkuntza eta produkzio lanetan: Tablao de Carmen-en lan egin du artista ugariekin (Mario Escudero, Angelita Vargas, La Tolea, Eva Yerbabuena, Sara Baras, Adrián Galia, Belén Maya, Antonio ?El Pipa?, Joaquín Grilo?); hainbat musikariren ohiko gitarrista izan da (Miguel Poveda eta Duquende, Enrique Morente, Mayte Martín, Rancapino, La Susi, La Marelu, Chano Lobato, José Mercé, El Cigala, Potito, Carmen Linares?); bestetik, Jazzeko musikariekin lan egin du (Chano Domínguez, Carles Benavent, Jorge Pardo, Jordi Bonell, Raynald Colom?); diskoen produkzioak zuzendu eta artisten lanak grabatu ditu (Ginesa Ortega, Miguel Poveda, Duquende, Mayte Martín, Joan Manuel Serrat, La Vargas Blues Band, Antonio Carmona, Jordi Bonel?); bakarka kaleratu ditu Cómplices (2000), Diapasión (2007) eta Uña y carne (2019) diskoak; musika konposatu du artista ospetsuenen flamenko dantzako konpainientzat (Antonio Canales eta Israel Galván) eta Pablo Bergerren Blancanieves filmarentzat, besteak bete.

Marco Mezquida menorcarra, oraindik 40 urte bete ez dituen arren, musikari ospetsuenetakoa da penintsulako eszenan. Munduko edozein agertoki konkistatzera bideratutako artista. Eklektikoa eta kamaleonikoa, bikaina konpositore, pianista, inprobisatzaile eta zuzendari gisa. Hogei disko baino gehiago grabatu ditu bere proiektuen aitzindaritzan, eta berrogei baino gehiago musikari onenekin batera hainbat proiektutan parte hartuz. Hogeita hamabost herrialde baino gehiagoko auditorium, areto eta jazzaldietan aritu da. Lee Konitz eta Dave Liebman Jazzeko kondairekin lan egin du. Taldeak osatu ditu Chicuelo gitarristarekin, Sílvia Pérez Cruz abeslariarekin eta Sol Pico dantzariarekin. Hainbat proiektutan parte hartu du, tartean Beethoven Collagen, Pieris hirukotean eta MAP hirukotean. Gainera, nabarmentzekoak dira bere piano solo kontzertu goraipatuak, non gailendu egiten den bere inprobisatzaile eta konpositore fazetan. Julio Manriqueren bi antzerki produkzio arrakastatsu eta sarituetarako musika ere konposatu eta grabatu du. Hainbat sari jaso ditu bere ibilbide musikal bikainean zehar: Bartzelona Hiria saria, urteko disko onenaren Enderrock sari bat baino gehiago, Urteko Musikariarentzako saria AMJMk 4 aldiz emana.

Paco de Lucía Legacy

Josemi Carmona (gitarra), Chano Domínguez (pianoa), Duquende (kantua), Farru (dantza), Antonio Lizana (saxoa eta kantua), Alaín Pérez (baxua), Israel Suarez "Piraña" (kaxoia), Antonio Rey (gitarra), Antonio Sánchez (gitarra)

Paco de Lucía mugak gainditu zituen musikaria izan zen. Ziurrenik, garai guztietako flamenko gitarra-jotzailerik onena. Legendazko musikagile, ekoizle eta interpretea, Eric Clapton, Chick Corea, Carlos Santana edo Al Di Meolarekin jo eta grabatu zuena, eta generoa betiko aldatu zuena. Ikuskizun honek flamenkoaren iragana, oraina eta etorkizuna uztartzen ditu, Paco de Lucíaren bizitza eta obra ospatu eta bere DNA sortzaileak jazza, musika klasikoa edo musika afrikarra bezalako estiloak nola nahastu zituen erakutsi nahi duen musikari talde batekin.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic