Brian Marsella (pianoa), Trevor Dunn (kontrabaxua), Kenny Wollesen (bateria)
Brian Marsella piano-jotzailea, konpositorea, orkestra zuzendaria eta pedagogoa da. New Jerseyn bizi da. Filadelfian jaioa, 1998an New Yorkera joan zen bizitzera eta, ordutik, etengabe egin ditu birak eta grabazioak. 19 album argitaratu ditu lider edo liderkide dela. Bere proiektuen artean daude iMAGiNARiUM eta Gatos do Sul talde handiak, The Flail jazz-boskotea, The Modulators surf-rock psikodelikoko hirukotea, Archipelago X (Ikue Morirekin eta Sae Hashimotorekin) eta piano akustikoko bi hirukote (bata, Kenny Wollesenekin eta Trevor Dunnekin, eta bestea, Christian McBriderekin eta Anwar Marshallekin).
The Music of Hasaan Ibn Ali (McBride, Marshall) 2018ko diskorik onena izan zen, The New York City Jazz Recorden arabera. Eta Downbeatek Gatos do Sul 2020ko diskorik onena izendatu zuen.
Halaber, 50 diskotan baino gehiagotan entzun daiteke Marsella; John Zornen Tzadik zigiluko 25 diskotan, adibidez (10etan liderra izanik).