Quique Gonzalezekin ospea lortu zuen Nina (Carolina de Juan) kantariaren ahots zakar eztia da Morgan laukote madrildarraren armarik onena. ‘Hotel Morgan’ da haien laugarren diskoa, pop apur bat, folk apur bat eta rock pixka bat batu dituen lana, zure arima laztantzeko asmoz.