Bere lehentasuna Audience taldea izanik, honen atsedenaldiak aprobetxatzen ditu Gaizka Insunza gernikarrak folk poparen eremua esploratzeko. Itxurazko axolagabekeria, hauskortasuna eta eklektizismo samurra erakusten du, eta horrek zaildu egiten du 'IAZ' bere disko berria etiketatzea.