Atlantikaldia jaialdiak musikaz eta kulturaz beteko du Errenteria irailaren 19tik 22ra. 'Artxipielagoak' lelopean, hamaikagarren edizioa izango du zikloak. Hain zuzen ere, 'hamaika' hitzaren esanahiari keinu bat eginez, aniztasuna aldarrikatuko du beste behin, hainbat herrialdetatik etorritako artisten lana erakutsiz