Oharra
Gonbidapenak ekitaldiaren egunean bertan, 11:30etik aurrera, jaso ahal izango dira webgune honetan, Victoria Eugeniako leihatilan eta Ernest Lluch Kultur Etxean. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Elvira Sastre idazle gazteak (Segovia, 1992) Itziar Minguezekin hitz egingo du Lo que la poesía aún no ha escrito liburuaz. Bertan biltzen dira Sastrek 2013 eta 2020 artean idatzitako poemak. Elkarrizketan poema batzuen irakurketa tartekatuko da.
Hogei urte besterik ez zituela argitaratu zuen Elvira Sastrek bere lehen liburua, Cincuenta y tres maneras de soltarse el pelo (2013), eta haren atzetik etorri ziren Baluarte (2014), Ya nadie baila (2015), La soledad de un cuerpo acostumbrado a la herida (2016) eta Adiós al frío (2020), guztiak bilduma honetan sartuta. Liburuak Benjamín Pradoren hitzaurre bat ere badu.
Elvira Sastre idazle eta itzultzaileak antzerkiak eta kontzertu-aretoak betetzen ditu bere errezital poetikoekin, eta irakurleekin partekatzen ditu poesia, bizipenak eta mundu pertsonala, sareen bidez.