NO TE VAYAS
No te vayas

Juan Manuel Díaz de Guereñu-k gaztelaniaz aurkeztutako solasaldian Jordan Crane komikigilearen (Los Angeles, 1973) No te vayas (La Cúpula, 2023) komikiaz hitz egingo da.

Jordan Crane bere Non antologia autoeditatuarekin egin zen ezagun 1996an, eta ordutik hainbat lan tartekatu ditu, hala nola diseinatzaile, editore, grabatzaile, artxibozain... komikien sorkuntzarekin batera. Gaztelaniaz argitaratutako lan aipagarrienen artean: Por encima de las nubes (2007), Último sábado de soledad (2016) eta No te vayas (2023).

No te vayas, Keeping Two jatorrizko izenburuarekin, AEBn argitaratu zen 2022an, baina Cranek 2000. urte inguruan marrazten hasi zen obra bat da, nobela grafiko gisa argitaratzea erabaki zuena 300 orrialde baino gehiagoko luzera lortu ondoren. Bertan, galeraren beldurraz hitz egiten digu egileak, Will gizon arruntaren pentsamenduen bidez, bere emazte Connie etxera itzultzen ez dela eta zerbait gertatu zaiola ikustean.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic