SE BUSCA UN FUTURO POSIBLE QUE DESEAR VIVIR
Se busca un futuro posible en el que desear vivir

Juan Manuel Díaz de Guereñuk gaztelaniaz aurkeztutako solasaldian Miguel Brieva komikigilearen (Sevilla, 1974) Se busca un futuro posible en el que desear vivir: lecturas instantáneas para tiempos de premura y zozobra (Astiberri, 2023) komikiaz hitz egingo da.

Miguel Brievak ilustratzaile eta umorista grafiko gisa lan egin du El Jueves, El País, La Vanguardia, Rolling Stone, Cinemanía, El Salto edo Mondo Brutto hedabideetan, eta literatura-lan zabala du, hainbat eleberri grafikorekin: Bienvenido al mundo, Dinero, El otro mundo, Memorias de la Tierra, Lo que me está pasando, La gran aventura humana... Ekologistak Martxan taldeko Libros en Accion argitaletxeko kontseiluko kidea da eta Las buenas noches musika-taldean jotzen du.

Se busca un futuro posible en el que desear vivir: lecturas instantáneas para tiempos de premura y zozobra eleberri grafikoan, asko dira jorratzen diren gaiak: klima-aldaketa, energia-krisia, teknologiarekiko mendekotasuna, kontsumoa... Miguel Brievak uste du gure bizimoduak ezinbestean kolapsora eta desagertzera garamatzala, baina barneratu eta normalizatu egin dugula, eta presazko eta larridurazko garai hauetan, ordea, oso tresna indartsua geratzen zaigula, gizaki gisa dugun nortasun-ezaugarria: irudimena.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic