PERU ETA OTSOA
Peru eta otsoa

Oharra

Gonbidapenak emanaldiaren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiolan izan ezik). 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Prokófiev-en ideia, musika sinfonikoa haurrei modu dibertigarri batean hurbiltzea zen eta honela egin zituen konposizio sinfonikoa eta ipuinaren moldaketa ere.Ipuin errusiar klasiko honen pertsonaiak hartu zituen eta bakoitzari orkestako instrumendu bat egokitu zion errepresentazio modura. Honela, Peru, orkestako hari-instrumenduen bidez azalduko zaigu. Peruren laguna, txori txikia, zeharkako txirula izango da, zoritxarreko ahatea oboea, katu zuhurra klarinete goxoa, aitona, beti marmarrean fagota, basoan bizi den otso handi grisa trompak, eta azkenik, basoan dabiltzan ehiztariak, tinbalak eta bonboa.

Eszenatokian zuhaitz eder bat, gramofono zahar bat eta eguneroko traste pilo baten laguntzarekin ipuina kontatuko diguten kaleko, munduko, bi pertsonaia.

Peru eta Otsoa, haurrentzako ipuin sinfonikoen jatorria, atenporala eta haurrentzat egin den sinfonia garrantsitsuena, oraingoan, DIDAU antzerki faktoriaren bertsio berezian.

Informazio gehiago: DIDAU

Adina: + 4 urte

 






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic