HAZIA, BIDAIA HANDI BATEN ISTORIO TXIKIA
Hazia, bidaia handi baten istorio txikia

 

Oharra

Gonbidapenak antzezlanaren egunean bertan banatuko dira ordubete lehenago hasita Etxarrienen bertan.

Kala txikiak, barraskiloak ahoan zeraman hazi txikia taupadaka ikusi zuenean, honen atzetik joateko beharra sentitu zuen; berdea non jaiotzen den eta itsasoa non ikusten den lekura; eguzkiak berotu eta elurra egiten duen ingurura; hazi txikia ernetuko den horretara?

?Logura gabeko? hiri grisa atzean utzi, eta poliki poliki, presarik gabe, barraskiloen abiadura makalean, bidaia hasiko dute. Beraien aurrean izadi bizi, indartsu, atsegin eta eztia azalduko da, eta Kalak orduan ulertuko du, hainbestetan irudikatu eta amestu duen leku ezezagun horretarainoko bidaiak ez duela itzulerarik.

Konpainia: Didau Antzerki Faktoria.

Adina:  +3 urte






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic