DOPPIOZERO
Doppiozero

Inozoa, distraitua eta ameslaria da bata, energia, abiadura eta mugimendu hutsa bestea. Elkarrekin ura eta irina bezalakoak dira, elkarrekin ogia prestatzen dute egun sinple eta normal batean, eguneroko ogia bezala. Baina benetan magikoa eta harrigarria da, haiek bezala.

Tulik buruz behera irakurtzen du, masta batean zintzilik, eta Vroni bizikletan ibiltzen da, eskuekin pedalei eraginez eta oinekin gidatuz. Dibertigarriak, samurrak eta surrealistak dira, lau eskutara oratzen dute, eta ogia altxatu eta kozinatu zain dauden bitartean, bidaia bat oparitzen digute denboran eta sentimenduetan.

Doppiozerok ikuslea eskutik hartzen du eta bere hitz isilak zirku garaikidean aurkitzen dituen haurtzaroko begiradatik so egitera gonbidatzen du.

Sortzaileak eta interpreteak: Katharina Gruener eta Luca Sartor. Kanpoko begirada: Fabrizio Rosselli. Eszenografia: Betty Cau. Jantziak: Iulia Rossi.

Informazio gehiago: Circo Carpa Diem.

 






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic