ATEAREN BESTALDEAN
Atearen bestaldean

Neska aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute? Atearen bestaldean pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta eginerrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira.

Ikuskizun honek ateak irekitzera gonbidatzen du ikuslea eta bestaldean dagoenaz gozatzera.

Adina: + 4 urte.

Aktorea: Sandra Fdez. Agirre

Zuzendaria eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic