ALTER NATION eta BAŅOLET KANTUZ
Gazte sormena gure kulturaren etorkizuna ari da iragartzen. Honetan bi sortzaile batu ditugu. Alde batetik Idoia Tapia eta berak sortu duen arte eszenikoko lehen performancea, Beste aldetik, Iparraldetik datorkigun Bloņ musika talde berritzailea.
Idoia Tapia Skabidean taldean ibili da ahotsa jartzen baina Dantzerti bukatu berri du eta arte eszenikoak ditu helburu. “Alter Nation” sormen berria plazaratuko du estrainekoz. Identitate Nahasmendu Disoziatiboaren inguruko konferentzia performatiboa da. Konferentzia honetan ezjakintasunetik psikopatologia honen funtzionamendua joko eszenikoeran bidez ulertzen saiatuko da.
Arte Dramatikoko Gradu Amaierako lanean hasi zen proiektu hau gartzen. Ikerketak ahotsa transformatzen duten gailu elektronikoak sormen motore gisa harturik pieza eszeniko bat ontzea zuen xede. Emaitza ikusteko aukera izango dugu.
Jarraian Bloņ musika taldearen kontzertua dator. Orain dela lau urte sortu zen proiektu hau Baņolet webseriearen inguruan. Paxkal Irigoyenek eta Maia Iribarnek idatzi eta zuzendu zuten ikus entzunezko pieza hori eta bide batez haren soinu-banda ere sortu. Horretarako sei musikari bildu ziren eta “Baņolet kantuz” grabazioa oinarri harturik zuzenekoak hasi dira plazaratzen. Lehen disko hau, musika giro desberdinen artean punpeka dabil; intimitatetik animalien mundu erora, pop argitsutik oihan ilunetara. Musika proposamen honek hamaika musikazale harritu eta emozionatu zituen pasa den EHZ festibalean. Ezustekoa hartzeko prest?