DO YOU REMEMBER FRANCO?
Do you remember Franco?

Clemente Bernad argazkilariaren begirada dokumental kritikoa frankismoaren hiru monumentu garrantzitsuenei: Erorien Harana, Madrilgo Garaipenaren Arkua eta Iruñeko Erorien Monumentua.

Clemente Bernad kale-txakur baten gisara dabil horien inguruan, espazio publikoa eta hiri-ingurunea nola okupatzen duten zalantzan jarriz, eta irudi konplexu eta sendoen bidez monumentu frankista horiek gure eguneroko bizitzan duten presentziak eragin duen anakronismoa eta indarkeria politikoa agerian utziz.

Liburutegian Bernaden argitalpen hauek kontsulta daitezke: Do you remember Franco? (2021), Camarón, 3 de julio de 1992 (2021), Hemendik hurbil= cerca de aquí (2023).

Saio hau Memoriaren basoak erakusketarekin lotuta dago eta museoak argazki-liburuen inguruan antolatu ohi duen programazioaren parte ere bada. Ziklo horretan argazkilari destakatuek beren lanak aurkeztu edo argazki-liburuari buruzko euren begiradak partekatzen dituzte.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez emango da






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic