VULNERABLE
Vulnerable

?Izugarri maite dut zu hain aske ikustea eta izutu egiten nau zu hain aske ikusteak, hain zaurgarri, barregarri gelditzeko bezain aske. Beldur naiz batzuetan ume bat bezalakoa zarelako. Zeren beldur naiz? Zer gertatuko da gelditu, arnasa hartu eta ?ez dakit, ez nago seguru, laguntza behar dut? erantzuten badut?? Zuk eta biok baditugu honen inguruan (ez) hitz egiteko erritualak. ?Bai, joder?, ?kaguenlaputa?, ?ya, potro?, ?atera beste erronda bat?, ?baietz ba, joder?...

Biok aldi berean egin dugu oihu, esaldiak bata bestearen atzetik josiz, eta gainerakoak batu egin zaizkigu. Gorputza berotu egin da, tenkatu, eta gero eta indartsuago sentitzen gara, denok, banan-banan, denok bat gara, masa itxuragabe bat, gihar bat gogortuta, gogor estutzen duzu, ahal bezain gogor, hurbil gaude, hurbilegi, hil egin zaitzaket. Hiru gizon ikusiko dituzue eszenatokian, ohikoa baino zerbait gehiago erakutsi nahian. Eskuzabalak izango dira, deserosoak, ausartak. Isilean izango da, ahotsak ahultasuna estaltzen duen lotsaren mintz leuna apurtu arte.

Egiletza, koreografia, zuzendaritza: Eneko Gil, Koldo Arostegi. Dantzariak: Eneko Gil, Koldo Arostegi, Peru Galbete.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic