Arte plastikoek eta zirku garaikideak bat egingo dute Miren Barrena arte ederretako profesionalak sortutako 'Sustrai' izeneko piezan. Akrobata talde baten mugimenduaren eta igeltsua bezalako elementu baten bidez, hainbat pertsonaren bizipenak eta kezkak erakusten ditu.