NIRE TXOKOTIK
Nire txokotik

Iturritik Jaialdiak eta Kukai Dantza konpainiak Nire txokotik  lan koreografikoaren entsegu irekia eskainiko dute.

Pieza honen izenburuak adierazten duen bezala, Jon Maya dantzariak bere txokorik intimoenetik hitz egiten du ikuskizun didaktiko honetan. Euskal dantza tradizionalaren hastapenak gogoratuz, hainbat koreografo eta sortzailerekin egindako bilaketa lana eta kolaborazioak erakusten ditu. Hainbat pieza interpretatuz, sorkuntza horien pasadizoak eta zirrikituak kontatuz, sentsazio eta sentipen horiei hitza jarriz...

Oharra

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira urriaren 7ko 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, edukiera bete arte. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic