20 URTE GERO-AGO, MÁS GERO QUE NUNCA
20 urte Gero-ago, más Gero que nunca

Gero Axular Taldeak 20 urte hauetan sortutako koreografia esanguratsuenekin osatutako programa eskainiko du emanaldi honetan. Taldearen XX. urteurrenaren ospakizuna aukera ezin hobea baita taldearen jantzi, musika eta dantza kuttunenak Victoria Eugenia Antzokira hurbiltzen direnei eskaintzeko. Taldearen zuzendari artistikoa den Juan Luis Unzurrunzagak berariaz prestatuko koreografiak eskainiko dira ikuskizunean, GEROrekin 20 urtez aritu diren musikariez lagunduta eta Easo Eskolaniaren elkarlan paregabean.

Zuzendaria, koreografoa, ideia originala eta eszena zuzendaritza: Juan Luis UnzurrunzagaZuzeneko musika, abeslariak: GERO, EASO Eskolania Musika zuzendaritza: Andoni IparragirreJantzigintza: Ana Martinez, Gurutze Telleria Musika sorkuntza: Herrikoiak, euskal kantugile ospetsuenak, GEROko musikariakArgiztapena: Aitor Azkuna, Javier Sainz de MurietaSoinuztapena: Roberto GonzalezEkoizpena: Gero Axular

Informazio gehiago: Iturritik Jaialdia (albistea)






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic