LEINU
Leinu

Berdinki konpainiak gorputzen oreka eta desoreka jolasean gurasotasuna hizpide duen Leinu pieza aurkeztu berri du 2024ko abenduan. Gurasotasunaz, zaintzaz eta lanaz; kezkak, zalantzak, hautuak eta egiteko moduak....

Guzti hori lengoaia akrobatikora nola ekarri duten azaldu eta aurkeztuko dute bertaratutakoekin solasaldia mediatuz. Gaiek, egiteko moduak edota prozesuak jakin-mina pizten badizu, bertaratu eta egunerokoan ditugun gogoetak oholtzara nola eraman dituzten azalduko duten saioa elkarbanatzera animatu.

Oharra

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira martxoaren 21ean 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic