An Eve and an Adam ikuskizunak, Palle Granhøj-ek dantzariekin elkarlanean sortutakoak, konbentzioei desafio egiten die, gorputzaren biluztasuna garai honetan sare sozialetan proiektatzen den irudi desitxuratuaren kontrapuntu gisa aurkezten baita eszenatokian.
Gaur egun, ikusten dugu gazteek, bereziki, plataforma digitaletara jotzen dutela beren gorputzak erakusteko. Pornografia, bere adierazpen guztietan, nonahi agertzen da komunikabideetan, eta erruz kontsumitzen da. Itxuraz, lotsa desagertu egin da kultura birtualean gorputzaren biluztasuna erakutsi behar denean. Hala ere, paradoxikoki, ikusten dugu haur eta gazteek, eskoletan, kirola egin ondoren, ez dutela dutxatu nahi izaten, lotsa dela eta. Eta adin guztietako gizon-emakumeek gorputzak gimnasioetan lantzen badituzte ere, lotsarazi egiten ditu dutxan biluzik agertzeak.
Funtsezkoa da gorputzaren biluztasunaren benetakotasunarekin eta naturaltasunarekin dugun lotura berriz aztertzea, eta birplanteatzea nola irudikatzen dugun kultura mediatikoan. Lan honen helburua, hain zuzen ere, gaiari buruzko hausnarketa sakona egiteko gonbita egitea da.
Zuzendaria: Palle Granhøj. Dantzariak: Sofia Pintzou, Mikolaj Karczewski. Laguntzaileak: Danimarkako Arte Fundazio Nazionala, Augustinus Fonden, Wilhelm Hansen Fonden, Beckett Fonden. Sorkuntza eta koreografia: Palle Granhøj. Eszenografia eta argiztapena: Granhøj Dans. Konposizio musikala: Maria Eshpay. Musika pasarteak: Cellorako suitea (Rachmaninoff). Musikariak: Maria Eshpay (pianoa), Peter Hudler (biolontxeloa), Genesis Reading (Apollo 8). Koprodukzioa eta egonaldi artistikoak: Teaterøen (Kopenhage), SPAM! Rete per le arti contemporanee (Porcari, Italia), Nordisk Teaterlaboratorium (Holstebro, Danimarka), Theater im Delphi (Berlin, Alemania).