TODO LO QUE QUISO SABER DEL UNIVERSO
Todo lo que quiso saber del universo

Hitzaldiaren izenburu osoa: Todo lo que quiso saber del universo pero nunca se atrevió a preguntar.

"Historias de Taberna Galáctica" famatuen biñeta batean pertsonaia batek beste bati honakoa aitortu zion: "Unibertsoa infinitua da, eta gainera oso handia".

Infinitua al da Unibertsoa? Zein handia da? Nola sortu zen eta zer gertatu zen bere lehen uneetan? Genesiak nahi bezala al zen argia? Noiz? Zer gertatu da azken hamahiru mila milioi urteetan? Zein da Unibertsoaren etorkizuna? Eta Multibertsoa? Unibertsoa oso handia ez ezik, misteriotsua eta mirariz betea dagoela ere erantzun zezakeen gure pertsonaiak.

Juan José Gómez Cadenas fisikaria eta idazlea da, gaur egun Ikerbasque irakasle ikertzailea DIPCn. Bere ikerketa-ildoak partikulen eta astropartikulen fisika, neutrinoen fisika eta instrumentazio nuklearra hartzen ditu. Canfranceko Lur Azpiko laborategian gauzatzen ari den NEXT esperimentuaren zuzendaria da. Break-Through physics saria jaso zuen 2016an (sari-partekatua, K2K eta T2K kolaborazioak) eta Espainiako 2016ko Zientzia selekzioko kide izan zen. Bere ibilbide zientifikoan zehar, Fulbright bekaduna izan da Stanford Linea Accelerator Center-en, doktoretza ondoko ikertzailea SCIPP-n (Santa Cruz Institute for Particle Physics). Idazle gisa bost eleberri eta bi dibulgazio-saiakera argitaratu ditu; Jot Down online-magazineko sail zientifikoaren zuzendaria ere bada.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic