LA LLAMADA
La llamada

Latinoamerikako ahotsik interesgarrienetakoa den Leila Guerriero idazleak (Junín, Argentina, 1967) Ander Izagirre kazetariarekin hitz egingo du bere obrari buruz, arreta berezia La llamada bere azken liburuan jarriz. Liburu horretan, Silvia Labayru sakon elkarrizketatzen du; Argentinako militarren bahiketatik eta torturatik bizirik atera ondoren bere ingurukoek baztertutako gaztea.

Leila Guerrierok Fundación Nuevo Periodismo Iberoamericanok ematen duen Gabo Saria jaso zuen El rastro en los huesos kronikagatik, Konex saria kronika eta testigantzen kategorian, eta Manuel Vázquez Montalbán Kazetaritza Saria.

Besteak beste, Los suicidas del fin del mundo, Frutos extraños, Plano americano, Una historia sencilla, Zona de obras, Opus Gelber, Teoría de la gravedad , La otra guerra edota La llamada liburuekin kazetaritza narratiboaren erreferente bihurtu da. Bere herrialdeko eta atzerriko hainbat hedabiderekin kolaboratzen du, hala nola La Nación, El País, Vanity Fair, Gatopardo eta Mercurio.

Laster argitaratuko du La dificultad del fantasma: Truman Capote en la Costa Brava.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic