Sopelako Urepel abesbatzak kontzertu berezi batekin ospatuko du bere hamar urteko ibilbidea, eta bere errepertorioko piezarik aipagarrienak errepasatuko ditu. Irma Rutkauskaite-Egiluzek zuzendutako talde honek 50 kide baino gehiago izan ditu eta gaur egun 30 abeslari biltzen ditu.