Pennsylvaniako aldirietako langile auzo batean, Wanda (zuzendariak berak interpretatua) senarrarengandik banantzen da; hari uzten dio seme-alaben zaintza, herrialdearen alderik ilun eta marjinalenetik bidaia bat hasteko. 70eko hamarkadako AEBko zinema independentearen ikur, lan hau Barbara Loden aktoreak zuzendutako film luze bakarra da, 16 mm-tan filmatua lau kidek osatutako talde batekin.
ZIKLOA: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren historia feministak