80ko hamarkadako New Yorkeko underground zinemako kultuko film hau zuzendariaren opera prima da. Film honetan garaiko pertsona ospetsuek parte hartu zuten, tartean Tom DiCillo zinemagileak, Kathy Acker idazleak, John Lurie musikariak eta Nan Goldin argazkilariak. Times Square inguruan, zinema-areto porno bateko leihatilan hasten da lanean Christine, eta berehala nabarituko du halako lilura berezia lekuarekiko eta bisitariekiko.
ZIKLOA: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren historia feministak