SOLO UN BESO
Solo un beso

Zuzendaritza: Ken Loach. Erresuma batua.

Casim (Atta Yaqub), jatorri pakistandarreko gazte eskoziarra, bere lagunik onenarekin klub bat irekitzea amesten duen DJ bat da. Bere gurasoek, hirurogeiko hamarkadan Erresuma Batura emigratu zutenak, Glasgown janari eta prentsa denda bat dute. Musulmanen ohiturari jarraituz, Casim bere lehengusina Jasminerekin ezkontzea erabaki dute. Casimek bi ahizpa ditu: Rucksana, zaharrena, gurasoen gustuko gazte bati hitz emanda dago. Tahara txikia, izaera errebeldekoa, ikasketak institutu katoliko batean amaitzen ari da, non Roisin (Eva Birthistle) bere musika irakaslea den. Casimek eta Roisinek elkar ezagutzen dutenean, erakargarri sentitzen dira, baina beren arteko harremana isilpean mantentzen dute, desberdintasun erlijiosoak eta kulturalak oztopo gaindiezina baitira Casimen familiarentzat.

Informazio gehiago: Solo un beso (Ae Fond Kiss, 2004).






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic