Percy, Manchester Unitedeko zale lotsatia, Londresera doa lagun talde batekin Kopako finala ikustera. Partidaren ondoren, Sohoko striptease klub batera joaten dira. Han, haietako batek apustu egiten dio ez dela gai izango Cyrenne gaztea seduzitzeko eta harekin bertatik alde egiteko. Muriel Boxek zuzendutako azken filma, ibilbide oparoa egin zuena gidoilari gisa ?The Seventh Veil (1945) filmagatik bigarren emakumea izan zen kategoria honetan Oscar bat lortzen Frances Marionen ondoren (1930 eta 1932)? eta zuzendari gisa ere (14 film luze).
ZIKLOA: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren historia feministak