HESTER STREET
Hester Street
  • AEB.
  • Zuzendaritza: Joan Micklin Silver.
  • Ekoizpena: Raphael D. Silver / Midwest Films.
  • Gidoia: Joan Micklin Silver, Abraham Cahanen Yekl: A Tale of the New York Ghetto eleberrian oinarriturik.
  • Argazkia: Kenneth Van Sickle.
  • Muntaketa: Katherine Wenning.
  • Aktoreak: Steven Keats, Carol Kane, Mel Howard, Dorrie Kavanaugh, Doris Roberts.

New Yorkeko Lower East Side auzora XIX. mendearen amaieran Ekialdeko Europatik etorritako migratzaile juduen talde baten istorioa da hau. Yankle gaztea oso azkar egokitzen da bere egoera berrira; Jake bihurtzen da, eta harreman bat hasten du Mamierekin. Hala ere, bere emazte Gitl etortzen denean amaitzen da haren zoriona; honi ez zaio hain erraza egiten gizarte berrian integratzea.

ZIKLOA: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren historia feministak






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic