Estatu Batuei buruzko saiakera pertsonal bat, zinemako aktore Henry Fondaren bizitzan eta obran zehar. Gizon oso isila, ?ezertarako erantzun onik? ez zuela uste zuena, istorio paralelo baten eragile bihurtzen da. 1981ean izan zuen azken elkarrizketan grabatutako bere ahotsak eta pantailan izan zituen gorabeherek Estatu Batuetako iraganean eta orainean zehar gidatzen gaituzte errepideko bidaia batean, Fonda herritik (New York) Ozeano Barera; 1651tik 1980ko hamarkadara, eta zinemako beste aktore baten lehendakaritzara. Leku, denbora eta pertsonaia ugari behar da errepublika ikusezin bat imajinatzeko: Fondaren Estatu Batuak.