Venezuelako iparraldean dagoen gatzaga naturala da Araya, orain dela 500 urtez geroztik ustiatzen dena. Irudi ikusgarriak eta poetikoak biltzen dituen film honetan, Margot Benacerrafek gatzgileen artisau-lana erretratatzen du 50eko hamarkadaren amaieran, industrializazioak eta aurrerapen teknologikoek haien bizimoduari azkena eman aurretik. Zinema latinoamerikarraren klasiko bat, 1959ko Cannesko Zinemaldian aurkeztua eta saritua.
ZIKLOA: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak