Hitzaldia.
Westfjords eskualdea (ipar-mendebaldeko fiordoak) izkin ezezaguna da Islandian.Ring Road bide sonatua ez da Westfjords-era heltzen eta, beraz, ezta urtero Islandiara iristen diren 5 milioi bisitariak ere. Zentzu horretan, herrialdearen altxorra da, natura basatia gordetzen du bere baitan, ukitu gabea. Errepideen erdiak baino gehiago asfaltatu gabe daude oraindik, eta horrek ere uxatzen ditu turistak.
Zirkulu polar artikotik 50 kilometro eskasera dagoen eskualde honetan, tundrako klima izugarri aldakorra, haizetsua eta hotza da udaberri zein uda betean ere. Gogo-gorputzarentzat benetako erronka honetaz ariko da Igone Mariezkurrena bizikleta-bidaiariak.